Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Hollywoodeko elegiak
1
Hollywood herrixka uler daiteke hemen jendeak
zeruaz dituen ideien bidez. Hemen
pentsatu du jendeak, Jainkoak
zeruaren zein infernuaren premia izanda ere, ez duela bi
establezimendu irudikatu beharrik, baizik eta
bat bakarra, hau da, zerua. Horrek berak
balio baitu baliabiderik, arrakastarik gabekoentzat,
infernu modura.
2
Itsasertzean zutik petrolio-dorreak. Haitzartean
zuritzen dira urre-bilatzaileen hezurrak. Euren semeek
eraiki dituzte Hollywoodeko amets-fabrikak.
Lau hiriak
gainezka daude filmen
petrolio-usainaz.
3
Los Angeleseko aingeruak
akituta daude egiteaz irri. Iluntzean
erosten dute fruta-merkatuen atzean,
etsita, flasko txikietan
sexu-urrina.
4
Piperbeltz-zuhaitz berdeen pean
doaz musikariak ilaran, binaka-binaka
idazleekin batera. Bachek
hari-laukote bat dauka poltsiko txikian. Dantek
mugitzen ditu ipurmasail maskalak.
Hollywoodelegien
1
Das Dorf Hollywood ist entworfen nach den Vorstellungen / Die man hierorts vom Himmel hat. Hierorts / Hat man ausgerechnet, daß Gott / Himmel und Hölle benötigend, nicht zwei / Etablissements zu entwerfen brauchte, sondern / Nur ein einziges, nämlich den Himmel. Dieser / Dient für die Unbemittelten, Erfolglosen / Als Hölle.
2
Am Meer stehen die Öltürme. In den Schluchten / Bleichen die Gebeine der Goldwäscher. Ihre Söhne / Haben die Traumfabriken von Hollywood gebaut. / Die vier Städte / Sind erfüllt von dem Ölgeruch / Der Filme.
3
Die Engel von Los Angeles / Sind müde von Lächeln. Am Abend / kaufen sie hinter den Obstmärkten / Verzweifelt kleine Fläschchen / Mit Geschlechtsgerucht.
4
Unter den grünen Pfefferbäumen / Gehen die Musiker auf den Strich, zwei und zwei / Mit den Schreibern. Bach / Hat ein Strichquartett im Täschchen. Dante schwenkt / Den dürren Hintern.