Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Gizon handiei buruz
1. Gizon handiek gauza ergel asko esaten dituzte
jende guztia hartzen dute ergeltzat
eta jendeak ez du deus ere esaten, jarduten uzten die
eta bien bitartean, denborak aurrera egiten du denentzat.
2. Gizon handiek, baina, jaten eta edaten dute
eta betetzen sabela
eta beste jendeak ekintza horien berri du
baina jaten eta edaten du, dena dela.
3. Alexandro Handiak Babilonia
hiri handia behar zuen bizitzeko
eta eman zuen inolaz behar ez zuen
jende batentzako. Tartean, zuretzako.
4. Koperniko handia ez zen lotara joan
teleskopio bat zuen eskuan
eta kalkulatu zuen: Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten du bira
eta zerua ulertu zuela sinistu zuen orduan.
5. Bert Brecht handiak ez zituen gauzarik errazenak ulertzen
eta zailenei buruz gogoetatzen zuen, belarraz kasurako
eta Napoleon handia maite zuen
hark ere jaten zuelako.
6. Gizon handiek jakintsuak balira bezala jokatzen dute
eta oso altu hitz egiten, usoek legez.
Gizon handiak ohoratu beharko lirateke
baina haiei sinetsi ez.
Von den großen Männern
1. Die großen Männer sagen viele dumme Sachen / Sie halten alle Leute für dumm / Und die Leute sagen nichts und lassen sie machen / Dabei geht die Zeit herum
2. Die großen Männer essen aber und trinken / Und füllen sich den Bauch / Und die anderen Leute hören von ihren Taten / Und essen und trinken auch
3. Der große Alexander, um zu leben / Brauchte die Großstadt Babylon / Und es hat andere Leute gegeben / Die brauchten sie nichts, du bist einer davon
4. Der große Kopernikus ging nicht schlafen / Er hatte ein Fernrohr in der Hand / Und rechnete aus: die Erde drehe sich um die Sonne / Und glaubte nun, daß er den Himmel verstand.
5. Der große Bert Brecht verstand nicht die einfachsten Dinge / und dachte nach über die schwierigsten wie zum Beispiel das Gras / Und er lobte den großen Napoleon / Weil er auch aß
6. Die großen Männer tun, als ob si weise wären / Und reden sehr laut - wie die Tauben / Die großen Männer sollte man ehren / Aber man sollte ihnen nicht glauben.