Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Zuhaitzetan gora igotzeaz
Iluntzean, uretatik ateratzen zaretenean
biluzik behar baituzue egon eta azala samur izan
igo zaitezte zuhaitz handietan gora
haize arina lagun. Zerua zurbil dela
aukeratu zuhaitz handiak, iluntzean beltz
eta astiro kulunkatzen dituztenak adaburuak!
Eta itxaron gaua haien hostailan,
kopeten inguruan ingumak eta saguzarrak!
Zuhaixketako hosto txiki gogorrek
hazka egiten dizuete bizkarrean, ezin apenas
adartzan gora altxatu; hala igotzen zarete
apur bat karraskatuz adar artean.
Zeinen ederra, zuhaitz gainean kulunkatzea!
Baina ez zaitezte zabuka belauniko!
Adaburua zer den zuhaitzarentzat, horixe behar duzue izan:
ehunka urtez iluntzero: zuhaitzak kulunkatzen du adarra.
Vom Klettern in Bäumen
Wenn ihr aus eurem Wasser steigt am Abend – / Denn ihr müßt nackt sein und die Haut muß weich sein / Dann steigt auch noch auf eure großen Bäume / Bei leichtem Wind. Auch soll der Himmel bleich sein. / Sucht große Bäume, die am Abend schwarz / Und langsam ihre Wipfel wiegen, aus! / Und wartet auf die Nacht in ihrem Laub / Und um die Stirne Mahr und Fledermaus! / Die kleinen harten Blätter im Gesträuche / Zerkerben euch den Rücken, den ihr fest / Durchs Astwerk stemmen müßt; so klettert ihr / Ein wenig ächzend höher ins Geäst. / Es ist ganz schön, sich wiegen auf dem Baum! / Doch sollt ihr euch nicht wiegen mit den Knien! / Ihr sollt dem Baum so wie sein Wipfel sein: / Seit hundert Jahren abends: Er wiegt ihn.