Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Garai txarra lirikarako
Ongi dakit nik: soilik zorionekoa
da maitatua. Haren ahotsa
gogoz entzuten da. Ederra da haren aurpegia.
Patioko zuhaitz erkinak
lur eskasa iragartzen du, baina
oinezkoek elbarritzat jotzen dute
arrazoi osoz.
Itsasarteko txalupa berdeak eta bela alegerak
ez ditut ikusten. Gauza guztietatik
ez dut ikusten arrantzalearen sare urratua baino.
Zergatik dut bakarrik mintzagai
berrogei urteko etxekoandrea konkorturik doala?
Neskatilen bularrak
antzina bezain bero dira.
Neure kantan errima bat
astakeria irudituko litzaidake ia.
Nigan daude borrokan
loretan dagoen sagarrondoarekiko lilura
eta Margolariaren mintzaldiekiko izua.
Soilik bigarrenak, ordea,
presatzen nau idazmahaira.
Schlechte Zeit für Lyrik
Ich weiß doch: nur der Glückliche / Ist beliebt. Seine Stimme / Hört man gern. Sein Gesicht ist schön. // Der verkrüppelte Baum im Hof / Zeigt auf den schlechten Boden, aber / Die Vorübergehenden schimpfen ihn einen Krüppel / Doch mit Recht. // Die grünen Boote und die lustigen Segel des Sundes / Sehe ich nicht. Von allem / Sehe ich nur der Fischer rissiges Garnnetz. / Warum rede ich nur davon / Daß die vierzigjährige Häuslerin gekrümmt geht? / Die Brüste der Mädchen / Sind warm wie ehedem. // In meinem Lied ein Reim / Käme mir fast vor wie Übermut. // In mir streiten sich / Die Begeisterung über den blühenden Apfelbaum / Und das Entsetzen über die Reden des Anstreichers. / Aber nur das zweite / Drängt mich zum Schreibtisch.