Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Txalupa beltza

 

Zaharra eserita dago sarreran. Gaua. Bakarrik.

Sagar bat du eskuan. Besteek

izarren esku utzi dute haien bizitza.

Zer esango diezu? Gaua gau da.

Eta zerk segituko dion ere ez dakigu. Ilargiak

dibertitzeko plantak egiten ditu

etengabe txinpartaka itsasoari. Halere,

errainu-dantza honen erdian, klaru bereizten da

bi arrauneko ontzi beltza, eta txaluparia, urruntzen.