Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Lehen plazera

 

Mendi harroak, Kalidromo, Ete, Otris,

arroka arranditsuak, mahatsondoak, gari-sailak, olibondoak.

Meatzeak ezarri dituzte hemen, eta itsasoak atzera egin du;

eguzkitan erretako mastika-zuhaitzen usain sarkorra

eta erretxina koagulutan tantaka. Handia zen

abailtzear zen gaua. Han, ur-ertzean, Akilesek,

oraindik nerabe ere ez, sandaliak lotzen,

urruneko plazer hura sentitu zuen orpoa heldu bitartean

eskuen artean. Lipar batez arreta galdu zuen,

eta hantxe geratu zen, uretako errainuei so. Gero,

errementerian sartu zen, eta ezkutua egiteko agindu zuen.

Orduan jakin zuen zer forma, zer eszena, zer neurri.