Artearen esanahia
Hubert Juinentzat
Orduak eman zituen estatuaren esku moztuari so —esku bat bakarrik,
keinu isil batean geldirik, gorputza osorik
berreraiki nahian. Beharbada argitzeko
hark ere argitu behar ez zukeen sekretua. Gainera,
nork argituko zuen, eta nola? Poesia —esan zuen—
beti hasten da hitzen aurretik, edo atzetik. Orduan
ikusi genuen txoria; esku moztutik atera zen, eta ogian eseri.