Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Epaia

 

Batzuk etorbidea zeharkatzen ari ziren

bitrinen aurrean geratu ere egin gabe. Besteak

nekatuta zetozen hiletatik,

ohi baino askoz ere beroki luzeagoekin.

Patrikan zuten oraindik ogi-kozkor erdia,

defuntuen oroigarri, jan gabe, zain,

inor begira ez zutenean jaurtitzeko

lehen kale-kantoi bakartian. Behean,

emakume dolutuak banaka jasotzen zituen, bereak balitu bezala,

bizirik geratu zirenen Azken Epairako.