Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Memoria

 

Usain epel bat geratzen zen haren berokiaren besapeetan.

Berokia korridoreko esekilekuan, errezel itxia irudi.

Orain edozer gerta ere, beste noizbait izan zen. Argiak aurpegiak aldatzen zituen,

oharkabean beti. Eta inork etxean sartzekoa egiten bazuen,

beroki huts honek astiro eta goibel jasoko zituen eskuak

eta atea itxiko ostera ere, isilik.