Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Kanpaiaren hotsa

 

Argiak piztuta harrapatu gaitu goiz-albak.

Okrea, zeru-urdin doi batekin nahasirik.

Beheko sua, eltzea, kafea,

denboraren usaina, karta barreiatuak,

eta zigarrokinez betetako hautsontziak.

Emakumeak, gizonak, lorategiak, liburuak

etorri dira, joan dira, galdu dira. Eta kanpai hura,

goizean aditu dena, ez zen postariarena,

baizik eta hiltegira daramaten antxume gaixoarena.