Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Amaieran

 

Ordua baino lehen alde eginak ziren musikariak. Nota batzuk

dardarka zeuden oraindik ispilu handian. Bi otseinek

armiarma-zutargiak itzali zituzten. Etxeko nagusia

besaulkitik altxatu zen, isilik, damututa.

Banan-banan zenbatu zituen atrilak, behatzekin haztatuz,

ziurtatu beharko balu bezala

ez zela bat ere falta. Geratu egin zen pixka batez

suizidaren ganbera itxiaren atean. Gero

“Jack, Jack” hots egin zion zakurrari. Jack

sartu egin zen, iletsu eta erraldoi, lehoi bat bezalakoa.

Sokaz lotu, eta lorategira eraman zuen, libra zedin.

Gauerdia joana zen, eta oraindik ez ziren itzuli.

Andrea balkoira irten zen. Han zen ilargia.