Sonanbuloa eta bestea
Gau osoa eman zuen lorik egin gabe. Adi entzuten zituen
sonanbuloaren pausoak teilatuan. Pauso bakoitzak
oihartzun egiten zuen, mugarik gabe, bere baitako zulo
mardul eta hutsean. Leihoaren ondoan geratu zen, zain,
besoetan hartzeko, erortzen bazen. Baina hark
bera ere erakarriko balu erorikoan? Txori baten itzala
horman? Izar bat? Bera? Bere eskuak?
Kolpe bat aditu zen behean, harbidearen kontra. Egunsentia.
Leihoak ireki zituzten. Bizilagunak kanpora atera ziren. Sonanbuloa
arin jaitsi zen metalezko sute-eskaileran behera
ikusteko nor erori zen leihotik.