Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Gauza bera

 

Hustu dituzte etxeak eta zuhaitzak. Txoriek

ez dute non pausatu. Egun osoan

saltzaile ibiltariak igarotzen dira. Ezagutzen ditugu.

Sasi-ehunak, sasi-bitxiak.

Badoaz iluntzean. Ezer saldu gabe. Eta, halere,

kanpoan, hondartzara bidean, argiak pizten direnean,

kale-zakur basatien aldra handi bat

borrokan ari da oraindik hezur batengatik.