Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

 

Kaia gauez

argiak uretan itota

aurpegiak antzu, oroitzapenik gabe

urruneko itsasontzien izpi etenek argiturik

eta gero hondoraturik bidaiaren itzalean

barkuen belak trabeska, amets-lanparak zintzilik dituztela

aingeru bekatariaren hego zartatuak irudi

soldaduak kasko eta guzti

gauaren eta ikatzaren artean

esku zaurituak, berandu datorren barkamena bezalakoak.

 

Presoak aingurei lotuta

urka-bilur bat zerumugaren zintzurrean

eta kate guztiak hemen, haurren oinetan

eta bitxilore bat duten ilunabarraren eskuetan.