Aurkibidea
Bihotzaren eguraldiko prozesu batek
Amodioaren ukidurak kilikatuko banindu
Nire artisautzan edo arte bakartian
Arte poetikoaren inguruko oharrak
Esango al da jainkoek hodeiak kolpatu dituztela
Esku-argiek distira egingo balute
Egiaren alde hau (Llewelyn-entzat)
Aurkibidea
Bihotzaren eguraldiko prozesu batek
Amodioaren ukidurak kilikatuko banindu
Nire artisautzan edo arte bakartian
Arte poetikoaren inguruko oharrak
Esango al da jainkoek hodeiak kolpatu dituztela
Esku-argiek distira egingo balute
Egiaren alde hau (Llewelyn-entzat)
Londresko ume baten heriotza,
su bidezkoa, deitoratzeari ukoa
Inoiz ez, gizadia sortu,
Txori-piztia eta lorea aitatu
Eta oro apaltzen duen ilunak
Hitzik gabe kontatu arte azken argiaren haustura,
Ez da itsasotik heltzen ordu geldia
Arnesdun, jauzika
Eta itzuli behar dut ur-apaingarrizko
Sion biribilera
Eta arto buruaren sinagogara,
Otoitz egiten utzi hots baten itzalari
Edo nire hazi gazia ereingo dut
Belo beltzaren azken bailaran, dolu
Umearen heriotzak duen maiestate eta suaz.
Ez dut hilko gizadia
Egia handi batekin joan izanaz
Eta ez dut irainduko arnasaren bidaia
Inozentzia eta gaztetasunezko
Beste eresi batekin.
Sakon, lehen hildakoarekin datza Londresko alaba,
Eta lagun zaharrek beztitzen dute,
Bere amaren zain beltzak eta adinaz gaindiko aleekin batera,
Tamesis bizkorraren
Ur axolagabeek gordeta.
Lehen heriotza eta gero, ez dago beste bat.
A Refusal to Mourn the Death, by Fire, of a Child in London
Never until the mankind making / Bird beast and flower / Fathering and all humbling darkness / Tells with silence the last light breaking / And the still hour / Is come of the sea tumbling in harness // And I must enter again the round / Zion of the water bead / And the synagogue of the ear of corn / Shall I let pray the shadow of a sound / Or sow my salt seed / In the least valley of sackcloth to mourn // The majesty and burning of the child’s death. / I shall not murder / The mankind of her going with a grave truth / Nor blaspheme down the stations of the breath / With any further / Elegy of innocence and youth. // Deep with the first dead lies London’s daughter, / Robed in the long friends, / The grains beyond age, the dark veins of her mother, / Secret by the unmourning water / Of the riding Thames. / After the first death, there is no other.