Aurkibidea
Bihotzaren eguraldiko prozesu batek
Amodioaren ukidurak kilikatuko banindu
Nire artisautzan edo arte bakartian
Arte poetikoaren inguruko oharrak
Esango al da jainkoek hodeiak kolpatu dituztela
Egiaren alde hau (Llewelyn-entzat)
Londresko ume baten heriotza, su bidezkoa, deitoratzeari ukoa
Aurkibidea
Bihotzaren eguraldiko prozesu batek
Amodioaren ukidurak kilikatuko banindu
Nire artisautzan edo arte bakartian
Arte poetikoaren inguruko oharrak
Esango al da jainkoek hodeiak kolpatu dituztela
Egiaren alde hau (Llewelyn-entzat)
Londresko ume baten heriotza, su bidezkoa, deitoratzeari ukoa
Esku-argiek distira egingo balute
Esku-argiek distira egingo balute, aurpegi saindua,
Ezohiko argi-oktagono batean harrapaturik,
Itzaliko zen, eta amodioaren edozein mutilek
Bi aldiz begiratuko luke zoritxarrean jausi baino lehen.
Haien ilun pribatuan aurpegierak
Haragizkoak dira, baina betor egun faltsua,
Eror biezazkio ezpainetatik galdutako pigmentuak,
Momia zapiek erakuts bezate bular zahar bat.
Bihotzarekin arrazoitzeko esan didate,
Baina bihotzak, buruak legez, bere kasa narama;
Pultsuaren arabera arrazoitzeko esan didate,
Azkartzen denean, ekintzen erritmoa aldatzeko
Soroa eta teilatua maila berean jarri arte
Azkar mugi nadin aurre eginez denborari,
Bizarra Egiptoar haizetan dabilkion gizon isil horri.
Urte luzetako esanak entzun ditut,
Eta urte askok aldaketarik behar lukete ikusi.
Parkean jolasten bota nuen pilota
Oraindik ez da lurrera iritsi.
Should lanterns shine
Should lanterns shine, the holy face, / Caught in an octagon of unaccustomed light, / Would wither up, and any boy of love / Look twice before he fell from grace. / The features in their private dark / Are formed of flesh, but let the false day come / And from her lips the faded pigments fall, / The mummy cloths expose an ancient breast. // I have been told to reason by the heart, / But heart, like head, leads helplessly; / I have been told to reason by the pulse, / And, when it quickens, alter the actions’ pace / Till field and roof lie level and the same / So fast I move defying time, the quiet gentleman / Whose beard wags in Egyptian wind. // I have heard many years of telling, / And many years should see some change. // The ball I threw while playing in the park / Has not yet reached the ground.