Aurkibidea
Bihotzaren eguraldiko prozesu batek
Amodioaren ukidurak kilikatuko banindu
Nire artisautzan edo arte bakartian
Arte poetikoaren inguruko oharrak
Esango al da jainkoek hodeiak kolpatu dituztela
Esku-argiek distira egingo balute
Londresko ume baten heriotza, su bidezkoa, deitoratzeari ukoa
Aurkibidea
Bihotzaren eguraldiko prozesu batek
Amodioaren ukidurak kilikatuko banindu
Nire artisautzan edo arte bakartian
Arte poetikoaren inguruko oharrak
Esango al da jainkoek hodeiak kolpatu dituztela
Esku-argiek distira egingo balute
Londresko ume baten heriotza, su bidezkoa, deitoratzeari ukoa
Egiaren alde hau (Llewelyn-entzat)
Egiaren alde hau
—Ez duzu ikusten, agian, seme,
Zure begi urdinen errege,
Gaztaroko erresuma betean,
Inozentzia eta erruzko
Zeru axolagabeen azpian,
Dena baita egiteke—,
Bihotzez edo buruz keinu egiten
Hasi baino lehen,
Kiribildu eta isurtzen da
Ilunaren bihurguneetara
Hilotz errauts legez.
Ona eta txarra, bi bide
Zure heriotzaren inguruan mugitzeko
Itsas-oldarraren parean,
Aro itsuan, zure bihotzaren errege.
Arnas bezala putz dagite ero
Zeharkatzen gaituzte, negar batean
Gu biok, baita gizaki ororen arima ere
Eta badoaz
Ilun inozentera, eta ilun errudunera, eta badoaz
Heriotza onera, eta heriotza txarrera, eta orduan
Azken elementuan
Izarren odol, airatzen dira.
Eguzkiaren malkoak bezala
Ilargiaren hazia bezala, zaborra,
Sua, haserre bat airean
Hegan zeruan, zure sei urteen errege
Eta desira gaiztoa,
Ororen hasieran: landare,
Animalia eta txoriak,
Ur eta argia, lur eta zerua;
Zu mugitu aurretik azaltzen da,
Eta zure ekintza eta hitz denon
Egia bakoitza, gezur bakoitza,
Hiltzen da, juzkatu gabe, maitekor.
This Side of the Truth (for Llewelyn)
This side of the truth, / You may not see, my son, / King of your blue eyes / In the blinding country of youth, / That all is undone, / Under the unminding skies, / Of innocence and guilt / Before you move to make / One gesture of the heart or head, / Is gathered and spilt / Into the winding dark / Like the dust of the dead. // Good and bad, two ways / Of moving about your death / By the grinding sea, / King of your heart in the blind days, / Blow away like breath, / Go crying through you and me / And the souls of all men / Into the innocent / Dark, and the guilty dark, and good / Death, and bad death, and then / In the last element / Fly like the stars’ blood // Like the sun’s tears, / Like the moon’s seed, rubbish / And fire, the flying rant / Of the sky, king of your six years. / And the wicked wish, / Down the beginning of plants / And animals and birds, / Water and light, the earth and sky, / Is cast before you move, / And all your deeds and words, / Each truth, each lie, / Die in unjudging love.