Poesia kaiera
Poesia kaiera
Maria Merce Marçal
itzulpena: Itxaro Borda
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-53-9
Maria Merce Marçal
1952-1998
 
 

 

Berdintasuna

 

Emakumeetarik, semeak eta alabak

Ezberdinak sortzen dira.

Herioak berdintzen ditu.

 

                       * * *

 

Gorputz neurea: zer derasadazu?

Mututasunean hesteraino

orbaindu nahi ez duen

aho zaurituaz mintzo zatzaizkit:

Ahozka ezinezko

hitz bizia.

 

                       * * *

 

Ezer eza dena da: antzinako dolu zahar baten

Memoriaz betetzearen eta beste udaberri

Bati norabidea ematearen

Indarraz zurbil loratzen dira glizinak.