Poesia kaiera
Poesia kaiera
Maria Merce Marçal
itzulpena: Itxaro Borda
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-53-9
Maria Merce Marçal
1952-1998
 
 

 

Dibisa

 

Gatz irekia zaurian, hetsi ez bedi!

Ainguraraino hats gabetu nadila, urteek

garaitua, eta trumoiak, , eta uso belarrak.

Nostalgiaren putzu bakarrak nahastu ez nazala.

 

Huntzostoak belatan! Gatz bizia niniketan

haraindiak ikusteko, berdetasun eromenean

bat-batean irekiriko desertuaren antzera!

Itsas zundak izarrei ere jarraitu dakiela!

 

Gatz irekia eta, gainean, zeru zabala!

Uhinak eskastean mihia, sudurra, belarriak

gazitzen dituzten seinale gaziak utzi biezazkit.

 

Gatz irekia zaurian: hetsi ez bedi!

Guztia mugitzen doan zintzur ilargikoitik zoritxar

Ordu hauetan nahasten nauen gatza.