Poesia kaiera
Poesia kaiera
Maria Merce Marçal
itzulpena: Itxaro Borda
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-53-9
Maria Merce Marçal
1952-1998
 
 

 

Avui t’he cercat, amic

 

Bilatu zaitut gaur, adiskide, ilunabarrean;

hostoetan nahastu eta galdu naiz

haltzen xendratxoetan.

 

Itzal eta bertsoz indartsu, zare bat besoan

eta zertxobait bazterrean, sorginak.

 

Zure urratsen hotsa ekarri dit ur berde ditaretara batek;

ahotsaren erroa zurkaiztu dizu argi beltz errauts batek.

 

Eta oldar bakoitzean zu zara, eta nik lainozko zamari bat zaldizkatzen nuen:

eta sostengu bakoitzean ilargi bat, eta zuk zaldizkatzen duzu eguzkia.

 

Gustatzen zait, gero, hiritarrez janztea

eta zure larruan oraina eta biharra idatziko ditut.

 

Guztia ele oihan bat zen

eta arku erraldoietan birlatu elea zen dena.

 

Pinuetan dantzatzen zuten eta ezkurrak ortzadar ziren

horma belarren haranerako bidea neurtzen genuenean.