Poesia kaiera
Poesia kaiera
Maria Merce Marçal
itzulpena: Itxaro Borda
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-53-9
Maria Merce Marçal
1952-1998
 
 

 

 

Gauak bere hagina

iltzatu eta

lepoa odolez daukat.

 

Harrien azpian

eskorpioia

dantza eta dantza.

 

Euriak, luze,

ganbararainoko

bidea egiten du.

 

Desiraren zurubi

ilunak

eskudelik ez du.