Erditu zaitut
Bizia minez sortu zaitut
atseginez erditu zaitut.
Hitz bakoitzaren errateko
uztaia luzatu behar dut.
Liburua zuri dago
eta atzean utzi ditudan
bide ikusezinak
jan ditut jarraian
Denboraren karakolak.
Ez jakin arren badakit.
Ez dizu ebaslearen pare,
gauez, gordeka,
giltza itsas hondora
aurtiki eta nire oihana
erretzen zuen suak
bizia eman.
Ez, niaren sugea da
Oldartu hain isil,
zirimola artean,
eta ilunpe itsu, su, itsaso,
haize, lur eta huntzostozko
zerrailu guztiak giltzarik gabe
zabaldu ditu.
Bizia minez sortu dizut,
odola haustear daukan
geziaren
atseginez erditu zaitut.