Hogei bala
Layret-i *
Hogei bala ziren, hogei bala
ai, nola trenkatu zuten gaua!
Azaroaren hogeita hamarra,
ordu buru-ebakien gaua!
Hogei bala ziren, hogei bala!
Azaroaren hogeita hamarra,
goiz albarik gabeko gaua!
Ai, nola hiltzen zen gaua!
Erori zen herriaren makila!
Epaitu zuten airearen hegala!
Hogei bala ziren, hogei bala!
Zorigaitz oroitzen ez denari,
hogei zur-zotz haren papoan!
Ai, nola odolusten zen gaua!
* 1920ko azaroaren 20ean CNTko sindikalisten abokatua zen Francisco Layret tirokatu zuten poliziaren pistoleroek eta sindikatu libreko kideek.