Poesia kaiera
Poesia kaiera
Maria Merce Marçal
itzulpena: Itxaro Borda
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-53-9
Maria Merce Marçal
1952-1998
 
 

 

 

Nolako duna nire sabela, itsasoaren zedarria!

Begira, gurutzune zabalean zure izena urtzen da.

Horrekin haizeen dorreari lepokoa egin niezaioke,

ai are gehiago ai

baina ordrearen zaldiek mihia lehertzen didate.

 

Nolako uhina nire sabela, mami itsastarrean zure

izena idazten duten ontzi handiz iraulia!

Zelan argituko lukeen gatzezko golde eta koralaz

ai are gehiago ai

Baina ordrearen zaldiek mihia lehertzen didate.

 

Nolako branka nire sabela, maitasun mitxoletekin!

Antxeta sorta bat bezala masta nagusiaren puntan,

zure seinalea liteke izar gorakoien konjurazioa.

ai are gehiago ai

Baina ordrearen aldiek mihia lehertzen didate.