Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
Biografia
Oier Guillan Bermudez
(Donostia/Orereta, 1975)
Liburu ugari kaleratu ditu poesia, narrazioa eta antzerkiaren arloan, haien artean Miss Karaoke (EHAZE, 2021), VHS (Susa, 2020), Aire ikusezina (Kutxa-Algaida, 2019) Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018), Mr. Seņora (Txalaparta, 2016), Elkartasun basatia (Susa, 2013), Hura ez da lekua (Txalaparta, 2012), Herio heroi/Arra. Arraroa (Artezblai, 2010), Eskuen sustraiak (Susa, 2009) eta Ate hautsiak (Arabako Foru Aldundia, 2008).
2008tik Metrokoadroka kolektiboko partaidea da. Bertako kideekin batera taularatu ditu, idazle, aktore zein zuzendari gisa, honako lanak: Aztia (2025), Artxibo biluzia (2024), Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (2022), Txolarte (2020), Hugo, nor dada Emmy? (2019), Zanbuia! (2018), Miss Karaoke (2017), Su izan nahi (2015), Salto (2014), Zertarako Hegoak (2013) eta Poza (2012). Metrokoadrokarekin performancea, poesia fisikoa eta umore absurdoa landu ditu batez ere. Kode horietan oinarrituta hainbat formazio eskaintzen ditu, idazketa kreatibora edo performance sorkuntzara begira: Gezi beltzak tailerra eta Tartean dauden gorputzak ikastaroa, adibidez. Horrez gain, L’Alakran, Dejabu Panpin Laborategia, Anakrusa, Kamikaz kolektiboa, Rouge Elea, Beheko Larraine, Aukeran, Formol eta Infinitu taldeekin kolaboratu du.