Aztitza
Aztitza
Oier Guillan
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
270 orrialde
978-84-19570-42-0
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
2009, poesia
 

 

AZTIA BARRUTIK

Hirugarren ekitaldia

 

 

Aztia bueltatu egin da etxera. Esku mugimendu dardartiez utzi du kaleko arropa esekitokian. Komunera joan eta erantzi egin du gainontzekoa. Ispilu aurrean paratu eta apurka kendu du azkena, aurpegia. Dutxaren txorrota abiatu duenean, eguna beste bat dela sentitu du. Goizekoaren aldean kolorez mudatu dela gorputz honen denbora. Barrura sartu aurretik abian jarri du plazer laburren errituala: musika aparatura hurbildu eta kanta aukeratzen hasi da. Burutik pasa zaio, musikarena dela agian arteak ahal duen metamorfosirik behinena: kantuak desagertzeari uko egiten dioten oroitzapenak dira. Eta, haiek tristeak direnean ere, malenkoniaren bidetik bada ere, boz goran ahoskatzen hasi orduko gogoa pozera hurbiltzen da. Ur bildua da txorrotapean. Barrura sartu orduko hoztu egin du beroaren gaineko beroak. Burura etorri zaio berak ere guztiz sinesten ez duen mantra hura, entzuten ari den doinuaren erritmora: “Zoriontasuna hasiera bat besterik ez da...”. Itsaso keinukariaren baitatik entzun du kaleko atea. Berak doi bat utzi du zabalik dutxakoa. Badaezpada.