Aztitza
Aztitza
Oier Guillan
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
270 orrialde
978-84-19570-42-0
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
2009, poesia
 

 

DISEKZIOA

 

 

Obra hau Eusko Jaurlaritzaren antzerki testuak idazteko laguntzarekin idatzi zuen egileak, 2024an.

 

 

 

BALIZKO DRAMATURGIA BATERAKO IDEIAK:

 

 

Hastapeneko oharra:

 

Hemengo istorioek ez dituzte istorio guztiak ordezkatzen. Antzezlan honek ez du diskurtsorik sortu nahi, ezertarako formularik proposatu nahi. Antzezlan hau istorioz beterik dauden tiraderak zabaltzen hasteko ahalegin bat da, kontatzeke dauden beste milaka istorioekin baino osatu ezin dena. Testu honen abiapuntua zehatza da: biolentzia matxistaren ondorioak pairatu dituzten haurren bizipenetan murgiltzea, biolentzia horrek muturreko ondoriorik terribleenak izan ez dituen kasuetan. Neurri batean ikertu nahi da, baita ere, balizko gizonezkoak nola proiektatzen diren aurreko gizonezkoengan.

 

Testigantzei buruz:

 

Obraren hasierako testigantzak hastapen bat baino ez dira. Jaso ahala berridatziak izan dira, mamia gordeaz. Testigantza gehiago biltzea proposatzen da, iturri hori amaigabea delako. Obra muntatzen duen taldeari proposatzen zaio bere ikerketa propioa egitea, eta zerrendari testigantza berriak gehitzea.

      Testigantza bakoitza paper batean inprimatua egon daiteke. Obrak irauten duen bitartean, publikoak ezkerrekoari pasatzen dio paper bakoitza. Publikoari horrela orrialde bat iritsiko zaio tarteka, eta isilean irakurriko du. Jende askoren egunerokoan bezala, isilean gordetzen diren bizipenak bere eginez, kanpoan bizitzak jarraitzen duen bitartean.

      Beste aukera bat da testigantzak proiektatzea, publikoarentzat hari paralelo bat eskainiz, irakur daitekeena gauzak gertatzen diren bitartean. Azken aukera bat, aktore gehiagorekin bakarrizketak bilakatzea.

 

Lanerako materialak:

 

Atal hauetako testuak lanerako material gisa ulertu behar dira. Taldearen esku geratzen da haiek modu batean ala bestean erabiltzea, agerian ala ezkutuan. Material hauen gainean dramaturgiaren osatzeko azken urratsa muntatuko duen taldearen esku uzten da.

 

Egilearen oharra:

 

Inork bere testigantza partekatu nahi izanez gero, lanean jarraitzen dugu. Idatzi mezu bat harremanetan jartzeko email honetara, tituluan “Disekzioa” jarrita: metrokoadroka@metrokoadroka.eus