kritikak:
Elkartasun basatiaz, Atonio Casado,
1aguna.blogspot, 2013-04-30
«Heldutasuna du eta indarra, hitz jokoak, hizkuntzen metaketak eta ahotsen collageak lagunduta. Bufoi konkordunaren eta sudur gorriko pailazoaren papera hartuta, bere “zirku intimoa” plazaratzen du, eta publiko bihurtu».
Lilia Brik eta zapatistak, Igor Estankona,
Argia, 2013-05-12
«Elkartasun basatiak moralarekin du zerikusia. Antiheroiaren moralaz dihardu, demagun. Dena dela, duindu egin du Guillanek etika hori, polemikatik atera du, adjektiboak bilatu dizkio».
Aldarrikapen poetikoak, Javier Rojo,
El Diario Vasco, 2013-05-24
«Poema interesgarriak eta topiko xamarrak iruditu zaizkidanak tartekatzen dira liburu honetan, behin baino gehiagotan aldarrikapena dirudien poesia baten bidez».
Militantziaren xendra idatzia, Peru Iparragirre,
Gaztezulo, 2013-06
«Poesia bilatu egin behar dela dirudi. Aurkitzen duenak bakarrik maita edo gorrota dezakeela. Poesia ez da erakusleihoetako leku hoberenetan jartzen. Ez dute poesia merkerik saltzen gasolindegietan».
Mundua eszenaratzeko poesia, Mikel Asurmendi,
Berria, 2013-06-16
«Zinez, merezi dizu Elkartasun basatia poema —mundu— basa irakurtzeak. Zoroa duzu poeta pailazoa! Maitagarria».
Sudur gorri eta guzti, Iker Zaldua,
Gara, 2013-06-16
«Euskal poemagintzaren azken aro honetan nagusitzen ari den estilo narratiboa darabil gehienean, idazkera intimoaren babesean batzuetan, adieraztekoak, aldarriak ozen eta zuzen jaurtitzeko».
Elkartasun poetikoak, Jose Luis Padron,
Bilbao, 2013-08
«Oier Guillanen ustez ezin gara garai hobeagoen zain geratu: aukera hau baliatu behar da gogoeta sakon egiteko, une honetan hartzen diren norabideek baldintzatuko dutelako ziur aski etorkizun gertu-luzea».