Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
HIRUGARREN AGERRALDIA:
Lekuan lekuko piezak antzokian
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
HIRUGARREN AGERRALDIA:
Lekuan lekuko piezak antzokian
Hasierak. Hasierak soilik. Gustukoa dut nola aurkezten diren istorioak, nola ehuntzen diren paisaiak, pertsonaia batzuen bizitzak kokatzeko. Nola hasten diren azaleratzen haien bizitzak ekintzen bitartez. Maite dut une hori zeinean ate bat zabaltzen den, non espektatiba bat sortzen den, non kuriositatea pizten den. Liburuen hasierak irakurtzen ditut, eta korapiloak hasten direnean irakurtzeari uzten diot. Lagunek beren oporrak kontatzen dizkidatenean kontakizunaren erdian komunera joaten naiz. Ez zait interesatzen istorioen bilakaera, haien hasiera baizik. Filmekin berdin. Film guztien lehen ordu erdia ikusten dut, eta gero zinematik ateratzen naiz, aspertzen hasten naizelako, istorio bat garatzen hasi orduko. Interesgarriena ez delako zer gertatuko den, gerta daitekeena baizik. Posibilitateak interesatzen zaizkit. Aukerak. Jakitea beste mundu posible batzuk daudela, horrekin konformatzen naiz. Ez dut gehiagorik jakin nahi.