Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
HIRUGARREN AGERRALDIA:
Lekuan lekuko piezak antzokian
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
HIRUGARREN AGERRALDIA:
Lekuan lekuko piezak antzokian
HITZAURREA
Asier Sarasola
Nor ez da hezur apurtu bat?
Itakarik gabeko humero bat?
Piratarik gabeko tibia bat?
Bestearen zango igeltsatuak
sendotzen du norbere ibilia.
Elkarren makulu izan ezean,
ez dago biderik.
Gurpildun ahulkiak
hitzaso zabalean.
Norabideak axola du, jatorrira
itzuliko bagara.
Ipar, hor hatsa.
Maldak eta kroskak,
ar-akalak,
zebrabide kosmetikoak,
ipurmasail ahaldunduak,
zerbikalgia arin bat.
Bultza, bultza denok.
Batza.
Gurpildun ahalkiak
oztopo lasterketan.
Batera.
Denborak eta aldakak,
hitzak eta protesiak.
Selfieak bainoago
erradiografiak eskaintzea.
Igeltsurik gabe,
guztia hats eten.
Gurpildun aulkiak
aro zibernestesikoan.
Eskuak, haragi bizitan.
Bultza, bultza denok.
Nor ez da hezur apurtu bat?
Hezur pusken auzolaguntza
errotikoa
—r bakarrekoa ere—.
Hezurdura kuantikoa;
neurea osoa izateko,
zeurea behar da
osa.
Nor ez da hezur pitzatu,
gastatu,
zopatarako bat?
Dasta nazazu.
Gaitezen.
Ezazue.
Aztia.