Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
 
Eskuen sustraiak
Oier Guillan, 2009

Poema luze banarekin abiatzen eta amaitzen da Eskuen sustraiak, Oier Guillanen poema liburua: “Paperezko baratzea” eta “Golde lurra”; enborrean sei atal zabal, ereite ziklo baten elementuak gogorarazten dituztenak: ildoak, hazia, gorotza, eskuak, denbora, lore inperfektuak. Ereiteaz gain, ordea, sustrai horietatik indar espresibo handiko poemak loratzen dira.

kritikak:
Etsipena, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2009-10-16
«Denborak, eta ametsak bete ezinak, orainera botatzen gaituzte, ordea. Oraina baita bizi dugun aldi bakarra. Eta bera hustuz eta berrituz, behin eta berriro, har dezakegu falta zaigun poza».
Poetaren ofizioa, Beņat Sarasola, Berria, 2009-10-25
«Erresistentziaren poetikan kokatzen den poesia da nolabait, gure herrian nahiko jorratua izan den molde poetikoa beharbada, eta bati baino gehiagori bere melodia ezaguna egingo zaiola imajinatzen dut».
Ametsak eta beste, Igor Estankona, Argia, 2009-11-01
«Liburuan emozioen lurraldea eta amets sozialena nahasten dira maiz, eta hitzak horretara behartu eta moldatuak opatzen zaizkigu. Behin baino gehiagotan kontzeptu zehatzekin jolasten da Guillan, abstrakzioaren mugetan».
Utopien galera, Javier Rojo, El Correo, 2009-12-05
«Poetak adierazten du mundua azaltzen duten ideologia handietan ez duela sinesten, eta horien lekuan ordezkoren bat behar duelarik, haurraren begiradan aurkitzen duela ematen du».
Gorputzak diost..., Karmele Igartua, Gara, 2010-01-15
«Poesiaz poesia, nonahi dira sentitu egiten diren ferekak, zalantzan jartzen gaituzten zalantzak eta erremin gustuko minak edo larruan igartzen diren lagunen oinazeak, Picassoren lepo erauzietan bezala».
Pertsonen sustraiak, Jose Luis Padron, Bilbao, 2010-02
«Orainaren aldeko apustu garbia egiten du liburuan, orainari aparteko bizitasuna ematearen aldekoa. Bai. Baina ez da oraina bizitzeko modu egoista bat, eta ezta etorkizunik ez egotearen ondorioa ere».