Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
 

 

BELARRAREN HISTORIA

 

Ez dakit non hasi

eta non amaitzen diren

ezjakintasunaren mapak.

 

Urteen lokatzaz zipriztindurik dago

nire itzala,

memoria baino zabalagoa da

iragana.

 

Arrotzak zaizkit belarraren berbak,

ezezaguna haren mundu ikuskera,

hizkuntza berean mintzo naizen arren.

 

Historiak letra larriz irentsi duen

historiaren segida da nirea:

kaleetako zuhaitz bazterretan

ernatu den etorkina naiz.