Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
 

 

EROEN ERROAK

 

ez dakit zirrikituak diren ala ildoak

arrakalak ala orbainak

 

mundua korapilatu zait eztarrian

uholdeka bildu ditut orainean zimurrak

 

zabaldu da biluztasuna

musikari gorren ametsetan

 

sustrairik gabe jaio naizelako

hesitu ditut erroak

injustiziaren ahots urratuan

 

harridura ikurrak diren lerro

zuzenak jaurti orduko lurrera

mundua korapilatu zait eztarrian

 

ozenki arnastu ditut bekainak

biolin hautsiak eta erle ezjakinak

 

munduko eskaleak etzan zaizkit

egunen kanposantuan lur hau nirea da

oihukatuz ardo merkearen truke

 

barre egin dut

mundua korapilatu zait eztarrian

 

etorkina ninteke injustiziaren mapan

une bat probestuz muga zedarritu bakoitzeko

 

arrotza ninteke belarri erraldoi baten aurrean

hiztegi eguneratu bat prentsa ohar bakoitzeko

 

belarra zenbatuz erantzi ditut malkoak

eztarria korapilatu dut munduan