Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
HIRUGARREN AGERRALDIA:
Lekuan lekuko piezak antzokian
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Asier Sarasola
BAI, BAI ETA BAI
(manifestu erratua)
HIRUGARREN AGERRALDIA:
Lekuan lekuko piezak antzokian
Testuingurua:
Testu hau Don Inorrez taldeak argitaratutako Aztia diskoarekin batera sortu zen. 2023ko udazkenean Don Inorrezeko kideek disko berri baterako kolaborazio proposamena luzatu zioten Oier Guillani, Mr. Seņora liburuko testu batzuk gogoan. Hortik abiatuta, konpromisorik gabeko esperimentua abiatu zuten: bakarrizketa bat idatzi, eta bertatik kantak ateratzen ahaleginduko ziren. Hala, azkenean testua bera kantak sortu ahala borobildu zen. Metrokoadroka kolektiboak parte hartu du halaber hortik aurrerako prozesuan, oholtzaratzean eta diskoaren zein liburuaren diseinu lanetan.
Aztia diskoa 2025eko urtarrilean publikatu zen, eta kontzertu teatralizatua urte bereko otsailean, Donostiako Lugaritz antzokian, estreinatu zen.
Lantaldea:
Musika: Don Inorrez.
Musikariak: Imanol Ubeda, Karlos Arancegui eta Fernando Neira.
Testuak eta dramaturgia: Oier Guillan.
Aktore-dantzaria: Ainhoa Alberdi.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Diseinua: Allende Arnaiz.
Argiak: Junki Mayo.
Soinua: Peio Gorrotxategi.
Ekoizpena: Don Inorrez & Metrokoadroka.
Banaketa: enter.
Herriak ta hizkuntzak
zuten norantzari
gai gehio lotu zaio
lehengo ardatzari
ta munduak hartu dun
itxura latzari
aurre egiteko, beraz,
laguna altxa hadi!
bultza hainbat borroka
ederren martxari
kontrapisu eginez
eskuin balantzari
txapela bete indar
mingaina dantzari
borroka irabazteko
desesperantzari.
Maialen Lujanbio,
2022ko Euskal Herriko
Bertsolari Txapelketa Nagusian
Koherente izan sortutako pertsonaiarekin
Zutaz espero dena da
Idiotak asko daki
Ezagutzen dut leku sekretu bat
Non deslilurak tokirikan ez duen
Ez duen
Ez duen
Gorka Urbizu,
Toki bat