Aurkibidea
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
JENDEA IZAKI
MANIKIEN ODOLA
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
Aurkibidea
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
JENDEA IZAKI
MANIKIEN ODOLA
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
BATUA
Oliba gizona. Hizkera garbia duen bestea.
Batua jaio den kanpotarra.
Fabriketan eraikitako etorkin ideologikoa.
Zer dio euskaldun berri zaharrak
arbasoen mendekua
gerturik daukagu odola
eta arro nago
jo-ta-ke guztiak
kantatzean?,
eta kontroletan mihiari eustean?
Bokalez mukurutu diren izenek
dioskute orainean badela mundu bat
Fernandez, Rodriguez, Hernandez, Bermudez,
eta bestek zedarritua dena.
Odolik gabeko berbak.
Odola isuri duten lerro arteak.
Oliba emea. Euskalkirik ez duen bestea. Batua.
Lerro hauetara jaio ninduten berbek
diote nola, naizena.