Aurkibidea
ESAN GABE DOA
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
Lur hau
Aitonaren hortzak
Han
Patioko emakumea
Batua
Fabrika zahar bat da iragana
Gezurrak
Benidorm 2053
Eta gero gerokoak
JENDEA IZAKI
Besteak
Tempus
Gizon bat mikrofonoarekin
Brusela ez da existitzen
Harresi etzana
Poza
MANIKIEN ODOLA
Zu eta ni bezalakoak
Oin txikiak
Gerturatu zaitez
Zorion inperfektu hau
Zirku intimoa
Mina
Samurtasun politiko bat
Absentzia
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
Bufoiak dio
Errazkeriak
Konkorra
Beste belarria
Ideal errealista
Herdoilaren martxa
Bufoien tropela
Hiri baten tamaina duen magala
SUDURRIK GABEKO PAILAZOA
LUR HAU
zeinari esaten diogun herria
hitz bakarrean kabitzen den arren
izateko hizkuntza oso bat
behar duen orubea
ez dakit zergatik esaten diogun lur
airez osatua denean
airez eta
hatsez
ahotsez
ezkutatzen ez diren
berbez
lur hau
da
arnasten nauena