Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

HERIOA ARRATSEAN
Aparkalekuan nagoela ezin dut autoa zehatz aurkitu. Galdu egin dut aparkatzeko txartela. Toreatzaile zaharra bezala sentitzen naiz, seguruenik toreatzaile zaharra baino dexente zaharragoa naiz.
Autoa aurkitu dut, sartu naiz. Abian jarri da.
Eguzkia etzatera doa.
Atera dut handik autoa, sekula baino etsiago eta alienatuago. Etxe oneko jendea alfer hutsa da eta gainerako guztiak ergelak.
Hegoaldera jo dut, Cherokee-z noa, argi gorriaren aurrean gelditu naiz irudimenik eta aterperik gabeko 8 edo 9 hiritar harat-honat dabiltzala, ahituak, egur emanak. Argi berdea agertu zait, arrats epelean barrena noa, autopistara sartu eta segituan 3 umemokok gainelikatutako Chevy bati erronka bota diot. Bada, barru-
-barruraino sakatu dut eta hor datoz orain nire atzetik, azpijale begiz, hatz luzearen imintzioa egiten didatela, bitartean arrats purtzila gau purtzil bihurtuz doala. Zortea izan dut. Auto-ilara handi batean murgildu dira. Nik barrualdeko bidea libre daukat eta jauzia egin dut 130era, 150era, gero atzerako ispiluari begiratu arina egin diot, eta bertan ikusi ditut umemokoak harrapaturik, eta handik gutxira San Pedron naiz.
Aurkitu egin dut neure betiko txokoa, garajerako bidetik sartu, aparkatu, kanpora irten... beste toreatzaile zahar bat sinpleki. Ordea, etxe barruan, atea zabaltzean, nire katu xuri begikoena, Jinx, jauzi batez ene besoetara igo eta behingoan maitemindu naiz berriz ere.