Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

ESTRALURTARRAK
Ez duzue agian sinetsiko
baina bada jendea
bizitzan barrena doana
apenas estuasun
edo tirabirarik
gabe.
dotore jantzita doaz, dotore
jan
dotore lo egin.
pozik eta harro
daude
familiako
bizitzarekin.
badituzte noski
bihozmin-aldiak
baina oro har
trabarik gabe bizi dira
eta sarritan
primeran sentituz gainera.
eta hiltzen direnean
aise doan
heriotza izaten da,
eskuarki
lo daudenean.
ez duzue agian
sinetsiko
baina badira izan ere
halako gizakiak.
ordea ni ez naiz haietako
bat.
oh ez, ni ez naiz
haietako bat
haietako
bat
izateko
zorian ere ez nago
baina haiek
hortxe daude
eta ni
hementxe nago.