Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

HIZKETAN MORALITATEAZ,
ETERNITATEAZ ETA
KOPULATZEAZ
Kalean gora eta kalean behera
azkenean bueltatu egin ziren
besorik gabe edo hankarik gabe edo begirik gabe edo
birikarik gabe edo garunik gabe edo
bizirik gabe, nahiz eta
gerra
irabazita geneukan
eta madam hura atalondoan paratu zen eta
esan zidan,
berdin ziok, diru-tratua egingo diagu
betiko
lez
ze lehergailuek txikitu egin ez badizkiete
beste atalak
oraindik ere txortan egiteko gogoa
izango ditek.
eta hildakoak? galdetu
nion.
hildakoek ez zaukatek ez sosik
ez bururik.
ez al daude berdin
bizirik irtendako asko? sujeritu nuen.
jakina, baina horiei ez zieagu
zerbitzurik eskaintzen.
Jainkoak maite egingo
hau.
seguru zakiat
egingo duela.
eta Berari
eskainiko al dion zerbitzurik?
beti egon izan nauk Berari zerbitzua eskaintzen, heuk
ondo dakik hori: gizonak beti dituk gizon eta
soldaduak beti soldadu eta
gehien maite dutena duk
txortan egitea, ez al duk
uste?
amen, esan
nuen.