Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

EZER EZ DA GALTZEA
BEZAIN ERAGINKORRA
Eraman beti koaderno bat ondoan
edonora hoala, esan zuen gizonak, eta ez larregi edan,
edateak toteldu egiten dik sentsibilitatea,
joan irakurketetara, kontuan hartu arnas-geldiuneak,
eta heuk irakurtzen duanean
esan beti dakiana baino gutxiago
egin beti ahal duana baino gutxiago, ikusleria
azkarragoa duk hik pentsa hezakeena baino,
eta zerbait idazten duanean ez kaleratu berehala,
utzi kajoian bi astean, atera gero eta begiratu,
eta berrikusi berrikusi,
Berrikusi txitean-pitean,
estutu lerroak torlojoak bailiran
5 miliatako zubiaren egiturari eusten,
eta eduki koaderno bat ohe ondoan,
gogoetak izan ditzakek gauean
eta gogoeta horiek desager eta akaba daitezkek
hik nota ezean.
eta ez edan, edozein ergelek edan
zezakek, letra-gizonak gaituk.
batere idatzi ezin zezakeen morroi batentzat
gutxi gora-behera gainerako guztien
modukoa zen: hitz egin zezakeen noski horretaz.