Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

GIZON BATEN EMAKUMEA
Gizon baten ametsa
puta bat da urrezko hortzekin
eta izterreko galtzari batekin,
perfumatua
bekain faltsuekin
errimela
belarritakoak
kulero arrosa argiak
salami-hatsa
takoi luzeak
galtzerdi are luzeagoak urratu arin-arin
batekin ezkerreko galtzerdiaren atzealdean,
apur bat lodia,
apur bat mozkorra,
apur bat ergela eta apur bat txoroa
txiste zikinik kontatzen ez duena
eta bizkarrean 3 garatxo dauzkana
eta musika sinfonikoa
gustuko duelako itxurak egiten dituena
eta astebetez egongo dena
astebetez baino ez
eta sukaldatu eta harrikoa eta larrua jo
eta txupaka egingo duena
eta sukaldeko behegaina gogor igurtziz garbituko duena
eta erakutsiko ez duena seme-alabatxoen
ezelako argazkirik
ezta hitz egin ere senar ohiaz edo senarraz
ezta esan ere zein eskolatan ibili zen edo non jaio zen
edo zergatik egon zen kartzelazuloan azken aldian
edo norekin dagoen maitemindurik,
astebetez baino egongo ez dena
astebetez baino ez
eta zera horiek guztiak eginda aldegingo duena
eta sekula santan
itzuliko ez dena
komoda ispiludunaren gainean dagoen belarritako
bakar horrentzat.