Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

OTOIKA EGURALDI TXARREZ
Jainkoa, ez zakiat zer
egin.
hain duk atsegina emakumeak inguruan edukitzea.
potroekin
jolasteko eta txortari begiratzeko modu
serio horiek
eskuartean bueltaka
atximurka eginez
atal oro zehatz-mehatz aztertuz
bitartean ile-adats luzeak hire sabelera
eroriz doazela.
ez duk soilik larru jotzea eta txupatzea
gizonaren muinetaraino sartzen dena
eta lasaitzen duena, estrak dituk,
beti izaten dituk estrak.
gau honetan euria ari dik
eta ez zagok inortxo ere
beste nonbait zaudek
gauzak aztertzen zehatz-mehatz
logela berrietan
gogo berriekin
edo agian lehengo
logeletan.
nolanahi ere, gau honetan euria ari dik,
bota ahalean zabilek,
eurite ikaragarria.
ezer gutxi zagok egiteko.
egunkaria irakurri diat
gas-ordainagiria ordaindu nian
argindarrarena
telefonoarena.
euritan jarraitzen dik.
emakumeek lasaitu egiten ditek gizona eta
ondorenean igeriketan lagatzen haute
heure zukuan bertan.
lehengo estiloko puta bat behar diat
gaur gauean atera inguratuko zaidana
aterki berdea itxiz,
haren zorroan euri tanta batzuk
ilargiak argiztatuak, eta esaka «jode, kakazaharra,
hi, gizona, ezin duk jarri hori baino musika hoberik
irratian?
eta sakaiok berogailuari...».
gizon bat dagoenean
amodioz eta enparauaz
beterik
egundo ere ez duk egoten ateri
eta euri-jasek
dena zipriztintzen ditek
dena gainezkatu
zuhaitzetarako eta belardietarako eta airerako
ona...
bakarka bizi diren gauzetarako
ona.
dena emango nikek
emakume baten eskua ene soinean pausatzeagatik
gaur gauean.
haiek lasaitu egiten ditek gizona eta
ondorenean igeriketan lagatzen haute
euri-purrustari adi.