Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

KONPAINIA GOGORRAK
Poemak pistoleroen gisara
hor daude jarrita eta
zuloak egiten dizkidate leihoetan
mastekatzen didate komuneko papera
zaldi-lasterketen emaitzak irakurtzen dituzte
eseki gabe uzten dute
telefonoa.
poemek pistoleroen gisara
galdetzen didate
zer arraiotan nabilen,
eta
ea gustuko nukeen
tiroka konpontzea.
lasai, diot nik,
lasterketa ez zagokiok
azkarrari.
sofaren hego muturrean
jarrita dagoen poemak
tira egiten dit
diost
txapela kentzen zioat
poema horri!
lasai, adiskidea,
baditiat planak
hiretzat.
planak, eh? ze
plan?
The New Yorker,
motel.
urrundu egin du
pipa.
ate ondoko aulkian
jarrita dagoen poemak
nagiak atera ditu
so egin dit:
badakik, potolo,
alfertxo xamar ibili haiz
aspaldion.
izorra hadi
diot nik
nor duk nagusi hemen?
gu gaituk nagusi hemen
diote pistolero guztiek
pipa zorrotik ateraz:
ekin behingoz!
eta hemen duzue:
poema hau huraxe zen
izozgailu gainean
eserita zegoena
jostaka
garagardo-txapekin.
eta orain
paretik
kendu dut
eta beste guztiak
hor daude
armekin apuntatuz eta
esanez:
neu hurrena, neu hurrena, neu
hurrena!
nik uste
hiltzen naizenean
erreusek
beste putaseme
gixarajoren bat
asaltatuko dutela.