Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

ANIMALIA HILEN ARIMAK
Hiltegikoaren ostean
bazen taberna bat kantoiaren bestaldean
eta hantxe jartzen nintzen
eta eguzki sartzeari begira egoten nintzen
leihotik,
leiho bat gainetik orubea ageri zuena
belar txar luze lehorrez josia.
nik ez nuen inoiz dutxa hartzen mutilekin batera
lantegian
beharraren ostean
eta izerdi eta odol-usaina
izaten nuen.
izerdiaren usaina gutxitu egiten da
denbora apur bat pasata
baina odol-usaina hartzitzen hasten da
eta indarra irabazten.
zigarroak erre eta garagardoa edaten nuen
autobusera igotzeko
bezain ondo sentitzen nintzen arte
hildako animalia horien guztien arimak
nirekin batera bidaiatzen
ari zirela;
buru-birada arin bat egiten zuten
andreak altxatu egiten ziren eta aldendu
nigandik.
autobusetik jaisten nintzenean
bloke bakarra nuen ibiltzeko
eta eskailera bakar bat neure
gelara igotzeko
non irratia jartzen nuen eta
zigarroa piztu
eta inor ez zen nitaz
batere arduratzen.