Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

A ZE PICNICA
Eta zera datorkit burura
Janerekin txabolatu nintzela 7 urtez
bera mozkortia zen
maite nuen
nire gurasoek gorroto zioten
nik neure gurasoei gorroto nien
laukote
ederra osatzen genuen
egun batean picnic egitera joan ginen
elkarrekin
mendira
eta kartetan ibili ginen eta garagardoa edaten eta
entsaladilla errusiarra eta saltxitxak jaten
pertsona biziduna izango balitz bezala
hitz egin zioten azkenean
denek egin zuten barre
nik ez nuen barrerik egin.
geroago nire txokoan
whiskyarekin batera
esan nion,
ez ditinat gustuko
baina polita dun
hi ondo hartu izana.
txotxolo demonio horrek, esan zidan,
ez al duk ikusten?
ikusi zer?
begira eta begira zaudek nire garagardo-sabelari,
uste ditek
haurdun nagoela.
ah, esan nuen, ba txin-txin gure ume
ederragatik.
gure ume ederragatik,
esan zuen.
bertan hustu genituen.