Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

BURLA-TXORIA
Burla-txoria katuaren atzetik ibili zen gau-ta-egun
uda osoan
burlaka burlaka burlaka
bazilean eta handiguran;
katua ezkutatu egiten zen
ataripeetako kulunkaulkien azpian
dir-dir buztana
eta haserre hitz egiten zion burla-txoriari
aditzen ez nion mintzo batez.
atzo katua lasai hurbildu zen etxeko atalondora
ahoan burla-txoria zuela bizirik,
hegalak zabalik, hegal ederrak zabalik eta inarrosten,
lumak apartaturik emakume baten bernak bezala,
eta txoria ez zebilen ordurako burlaka,
ezpada eskean, erreguka,
katuak ordea
mendetan agoantatzera ohituta
entzungor egiten zion.
auto beilegi baten azpian gordetzen ikusi nuen
txoriarekin
berau satorren tartera bidaltzeko.
udaren azkena zen.