Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

EULIAK

 

Erruduntasunaren zingiran

ito nituen irritsez busti gura dut lepoa,

debekatutako laztanekin.

Pausa daitezela haragian euli odolzaleak,

bizirik senti nadin eta goza dezadan

kontzientziaren ziztada lizunaz.

 

Erruduntasunaren zingiretan

ito nituen irritsez busti gura dut,

azal azpiko damuaren zama kanporatu,

nire haragia agerian utzi.

Ez daitezen euliak izan zure odola

nirera ekartzeaz arduratuko diren bakarrak.