Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

UR HANDIAK

 

Aita ur handietan zegoela

apurtu zituen amak urak.

Horregatik mareen arabera

hurreratzen gara

eguzkipean lehorrera.

 

Aita ur handitan zegoela

egin nuen lehen aldiz negar

aitagatik, amagatik.

Horregatik mareen arabera

hurreratzen naiz

ur hautsietara.