Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

KOLOREZ

 

Ilunabar kolorez margotzen ditu behatzak neguan

eta ez du argirik amatatzen lotarako.

Haizeak biluz dezan lagatzen da

lur arrearekin berdintzeko.

 

Kolorezko eta kolore gabeko jendearekin

partekatzen du mundua,

ez du malkorik alferrik isurtzen

kolorez ez husteko,

haizeak biluz dezanean ikusteko.

 

Behatzak ilunabarrez margotzen ditu neguan,

belar kolorez udagoienean,

eta ez du argirik amatatzen lotarako.

Begiak ixtean izar zuriak etortzen zaizkio gau ilunera

eta haizeak biluz dezan lagatzen da,

izararik gabe, lur arrearekin berdintzeko.

 

Behatzak ilunabarrez neguan,

belarrez udagoienean,

argitan loak hartuta

izarrak datozkio begi itxietara.

 

Kolorerik gabe geratzen naizenean

utziko dut haizeak jantzi nazan.