Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

GALTZAILEAREN ARRAZOIA

 

Galtzen ari nauzu, oldoztu didazu.

Gal zaitzakedala dakidalako ez zaitut galdu nahi,

ez zaitzakedala galdu ustez gero galdua zintuzket.

 

Galtzen ari nauzu, oldoztu didazu,

zure galeretan galduko ez banintz bezala.

Biok galdu dugu arrazoia,

eta arrazoi galdu bat da

geratu zaiguna.